Sede Electrónica ANIMSA
BERAKO UDALA
BERAKO UDALA

EGOITZA ELEKTRONIKOA

Agiri elektronikoen egiaztapena, egiaztapen-kode seguruaren bidez

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 18. artikuluan (pdf, 532,58 Kb) eta Lege hori alde batean garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.2i) artikuluan (pdf, 436,20 Kb) ezarritakoa betez, egoitza honen bitartez egiaztatzen ahalko da Udalak emandako agiriak –zeinak egiaztapen-kode seguru bidez autentifikatu baitira– osoak eta benetakoak direla.

Esku artean duzun agiria Udalak emandakoa dela eta jatorrizkoarekin bat datorrela egiaztatzeko, ezinbestekoa da egiaztapen-kode segurua sartzea. Kodea agiriaren lehenengo orrialdearen orri-oinean ikus dezakezu. Ondoren, klik egin Egiaztatu botoian.

Agiria Udalaren datu-baseetan aurkituz gero, haren ezaugarriak erakutsi eta ikusteko aukera izanen duzu. Ez bada aurkitzen, akatsa adierazten duen oharra ikusiko duzu, eta aukera emanen da Datuak garbitu botoian klik egiteko edo kodea berrikusi, behar dena aldatu eta berriz ere egiaztatzeko.

*Eman beharreko datuak